Aurreko jardunaldia pasata eta hurrengoa bertan daukagularik Agurain herriko futbol talde biren hausnarketa egiteko momentu egokia dela iruditzen zait.
Hasteko, zer gertatzen zaio Otxoa-Ibaia afizionatuen lehenengomailan aritzen den mutilen taldeari?????
Betidanik lehenengopostuetan egon ohi dira ia-ia partidu guztiak irabaziz!!! eta orain aspaldi ez dutela bat bera ere irabazten!!! Hauen egoera kaxkartzen hasita dago, iada sailkapenean taularen erditik behera kokatutak baitaude.
Ideia bat egiteko hona hemen talde aguraindarren denboraldiko emaitzak zein klasifikazioak ikusteko helbide elektronikoa:
http://www.juventud2000ada.com
Beraz, animo mutilak!!! juerga gutxiago eginez gero eta partiduetara hamar jokalari baino gehiago (behintzat hamaika) joanez gero, joan zen denboraldiko emaitza bezain hobeak lortuko dituzue.
Esan beharra daukat Otxoa-Ibaia taldeak 2005/06 denboraldian lehen mailako afizionatuen ligan txapelduna izan zela. Aurten aldiz, ganoragabe jokatzen dutenetik (partidu gehienak igande goizetan tokatzen baitzaie...eta badakizue zer gertatzen den larunbat gauetan ez???) ez dute partidu bat bera ere irabazten ez behintzat taularen erditik gorako postuetan mantentzeko partidu haina!!!
Martxa honetan 2.mailan aritu beharko zarte hurrengo denboraldian!!! Beraz gelditzen zaizkizuen hiruzpalau partiduetan pilak jarri ta aurrera!!!golak sartzera!!!
Bestalde eta Aguraingo erregional mailako nesken futbol taldeari buruz hitz egiteko garaian esan beharra daukat geroz eta hobeto ari garela!!
Aurreko jardunaldian Elgoibar taldearen kontra 3 eta huts irabazi genuen eta aurrenekoan ere nahiz eta talde erdia oporretan egon (pazkoako astean elurrarengatik atzeratutako partidua jolastu baitzen), berdinketa lortu genuen Aloñamendi talde oñatiarraren aurka.
Kontutan izanda Elgoibar taldekoak joaneko partiduan 2 eta huts irabazi zutela hobekuntza nabaritzen da Aguraindarren taldean ezta???
Partidu honetan salatu beharrekogauza bakarra arbitroaren jarrera izan zen. Berez ez zen oso mutil atsegina izan eta honetaz gain talde biei txartelugari atera zien. Gure taldeak besteak beste hiru txartel hori jaso zituen inolakoarrazoirik gabe,aurkako taldeak ere inolako amonestaziorik egin gabe bi txartel hori eta sinestezina dena, partida bukatuta egonda txartel gorria jaso zuen arbitroarekin hitz egitera hurbildu zen jokalari elgoibartar batek. Sinestezina benetan ezta???
Ba... jarrera desegokiak alde batera utzita,hurrengo partidua joaneko jardunaldian 6 eta 1 irabazi genien Urkil talde eibartarraren aurka izango da beraz...hiru puntu lortzeko eta laugarren postua eskuratzeko aukera paregabea izango da!!!
Hala ere taldean egongo diren ausentziak kontutan hartu beharko ditugu laupabost jokalari ezpaitira egonen.
Besterik gabe eta albistea hau despeditzeko, emakumezkoen kopa lehiaketako partiduen emaitzak edota sailkapenak ikusi nahi izanez gero, hona hemen helbide elektronikoa:
http://www.kirolak.net/es/index.asp
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario