miércoles, 4 de abril de 2007

1go mailako Euskal taldeen egoera

Aurreneko albistean esan bezala, honakoan izarren ligako goreneko mailan aritzen diren gure euskal taldeei buruz mintzatuko naiz euren egoera kezkagarria komentatzeko asmoarekin.

Osasuna zalea izanik, lehenik eta behin honako talde Naparrari buruz hitz egiten hasiko naiz, hau baita goreneko mailan hobekien dabilen euskal taldea. Hala eta guztiz ere, aurtengo denboraldian osasunak ligan egiten ari den lana ez da suziriak botatzeko modukoa!! Bueno behintzat UEFAko kopa irabazteko edota finalera iristeko esperantza bizirik mantentzen dugu noraindik!!! Finalera iritsiz gero futbolzale euskaldun guztioi Glasgow-era Osasunaren alde aritzeko deialdia egiten dizuet. Ez ahaztu!!!

Osasuna alde batera utzita eta Errealaren egoera ikusita zer esan dezakegu talde honi buruz?? inork ez du oraindik esperantza galdu, hau baita galtzekotan azkenekoa! baina noiz arte mantendu behar gara itxaropentsu??? partidu bat iarabazteak ez du esan nahi dena egina dagoenik, ez!!! geratzen diren partidu guztiak irabazi beharko dituzte gure giputxiarrek lehenengo mailan mantentzea lortu nahi badute!!! ANIMOOOO!!!

Athletik aldiz eta Errealaren kontrako eran okerrera doa!!! ematen zuen iada salbatzearen lanak erdi eginak zituela eta bapatean...ala partiduak galtzen hasi beharra!!! eta zelako partiduak gainera! ezin izango dugu esan athletikek ez dituela golak sartzen ez Osasuna bezala betidanik esan ohi baitzaio ez diola ezta ortzadarrari gola sartzen!! ez Athletik ez Bizkaitarrek golak bai sartzen dituzte baina baita jaso ere!. Aurreneko partiduan Racing-ren kontra 4 eta 5 galdu baitzuen.

Ai ene!! zer egin beharko dugu gure taldetxoek lehenengo mailan jarrai dezaten???
ba...nire ustez lehenengo gauza itxaropena ez galtzea eta jokalariei beraiekin gaudela demostratzea!! horretarako hurrengo jardunaldian gure taldeen partiduak ikustera eta hauei animatzera joateko deialdia egin nahi dizuet, talde baten garaipenaren erdia zaleen animoetan baitago!!!
Animo gure euskal taldeak!!!

Hurrengo jardunaldiko partiduak honako hauek izango dira:

2.mailan:

Alaves -Salamanka

1go mailan:

Espaynol- Erreala
R.Madril - Osasuna
Vilareal - Athletik

No hay comentarios: