miércoles, 4 de abril de 2007

Osasuna Alemanian



Hona hemen Osasuna taldeko ekipazioa UEFAko txapelketari aurre egiteko.

Osasuna taldeak gaur eguerdian Alemaniako Kolonia hirira iritsi da. Iritsi eta arratsaldean bere lehenengo entrenamenduari ekin diote jokalari gorritxoek BayArena de Leverkusen estadioarekin lehenengo kontaktua izanik.

Bihar arratsaldeko zazpiretan Bayer Leverkusen taldearen kontra jokatuko den partidari aurre egiteko Kuko Ziganda entrenatzaileak honako jokalari hauek hautatu ditu:

Elia, Rikardo, Izkierdo, M.Flaño, Cuellar, Cruchaga, J.Flaño, Corrales, R.Garcia, D.Lopez, Muñoz, Hector Font, Valdo , Milosevic, A.Webo eta Soldado.

Hauetatik zeintzuk izango diren hasierako hamaikakoa osatuko dutenei buruz gaurko egunean ez du oraindik ezer komentatu entrenatzaileak.

Hala eta guztiz ere honako datu hauek jakitea interesgarria izango da partidan zehar jokalarien egoeraren berri izateko:

Osasunak 8 jokalari ditu UEFAko kopan suspentsioa jasotzeko larritasunean, txartel horiak direla medio. Jokalari horiek honako hauek dira:
bi txartel horirekin; Soldado, Webo, D.Lopez, Raul.Garcia, Flaño, Valdo eta Josetxo.
eta lau horirekin; Korrales.

Berri honekin amaitzeko esan UEFAko antolatzaileek konpetizio honetarako honako baloia erabiltzea erabaki dutela:





No hay comentarios: