EGUNON FUTBOLZALE GUZTIOI!!
Jakingo duzuenez, Osasuna taldeak aurreneko ostegunean UEFAko kopan Bayer Leverkusen talde alemaniarrari 0 eta 3 irabazi zion!!
Jakingo duzuenez, Osasuna taldeak aurreneko ostegunean UEFAko kopan Bayer Leverkusen talde alemaniarrari 0 eta 3 irabazi zion!!

Talde gorritxoa partiduaren hasieratik baloiaren jaun eta jabe egin zen lehenengo gola 1.minutuan sartuz.
Esan bezala naparrek animoen indar extra jaso zuten 1go minutuan Kuellar jokalaria lehenengo gola sartu zuenean. Hemendik aurrera baloiaren jabetza argi eta garbi Osasunarena izan zen ia partidu osoan zehar.
Bigarren zatian finalerdietarako pasea ia guztiz aseguratzeko, beste bi gol etorri ziren. Bigarrena baloiarekin ate aurrean borrokan ibili eta gero Valdok atzeraka egindako pase batekin baloia ate ingurutik atera eta David Lopez jokalariak ate barruraino sartu zuen, 70.minutuan.
Hirugarrena oraindik bigarren gola ospatzen ari ginenean etorri zen Weboren eskutik (hobe esanda hanketatik). 72.minutuan jokalariak baselina antzerako jaurtiketarekin lortu zuen partiduari puntu finala eta talde gorritxoari finalerdietara pasatzeko lasaitasuna eman zion gol zoragarria.
Beraz, oso partidu kaxkarra jolastu ezean, Osasunak hurrengo ostegunean Iruñako Sadar futbol zelaian Bayer Leverkusen talde alemaniarraren kontra egingo du eta finalerdietara pasatuko da inongo arazorik gabe.
Finalerdiak, Sevilla edota Tottenham talde ingelesaren kontra egin beharko du Osasunak. Sevillak aurrenekoan Santxez Pizjuan futbol zelaian 3 eta 2 irabazi zion talde ingelesari. Beraz, gogor aritu beharko da finalerdietara pasatu nahi baldin badu.
Dena dela, Sevillaren edota Tottenham-en aurka egin, Osasunak finalerdietan arituko da!!
Beraz, Osasunazale eta euskalherritar guztiok hasi dirua biltzen laister igual Glasgow-erako bidaia egin beharko dugu eta!!!!

AUPA OSASUNA!!!!!!!!!!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario