
Izarren liga amaitzeko sei jardunaldi besterik ez direnean geratzen, klasifikazioa ezin estuagoa dago bai goi aldetik zein behekaldetik ere. Hau da, oraindik ez dakigu zeinek irabaziko duen liga edota zein taldek jeitsiko diren bigarren mailara.
Aurreko jardunaldiko partiduen emaitzak ikusita, jeisteko arriskuan dauden talde guztiak galdu eta irabazteko daudenak irabazi edota berdindu eta gero, gero eta zailagoa jartzen ari da asmatzea nola geldituko da sailkapena liga bukatzerakoan.
Horretarako eta zuen iritzia jasotzeko, blog-aren eskuinaldean zehaztu gabeko bi kontu hauen inguruko bi galdera inkesta moduan ipini dizuet zuen parte hartzea bultzatzeko asmoz. Ausartu zaitezte esaten zein izango den txapeldun eta zeintzuk izango diren hurrengo urtean bigarren mailako taldeak!!!
Zeuen gogoetak egiteko laguntza moduan hona hemen izarren ligako sailkapena zein partiduen emaitzak ikusteko helbide elektronikoa:
No hay comentarios:
Publicar un comentario