miércoles, 16 de mayo de 2007

Nesken futbola - SUPERLIGA-



Hona hemen superligan aritzen diren Bilboko Athletik futbol taldeko 2006/07. denboraldiko plantilaren argazkia.



Nola ez nesken futbolean gure txapeldunak diren neskei buruz hitz egitea!!!
Aurreneko astean Athletik-eko jokalariak superligako txapeldunak izatera iritsi ziren, bost denboralditan 4.titulu garaipena eskuratuz!!!

Eta nola ez beti bezala bilbotarren polemika; zergatik neskak ligako txapeldunak izanda "gabarra" edota den delako autobus deskapòtable horretan ez atera??? Hainbeste garaipen lortuta (mutilen Athletik taldearekin konparatuta), nolatan ez holakorik??? Ez al dute hori eta gehiago ere merezi ala???

Nire ustez neska hauek egiten ari dutena edota iada lortu izan dutena zoriontzekoa da eta ez ordea mutilen Athletik-eko jokalariak 2.mailara ez jeisteko salbazioa lortzen badute hauei zoriontzea!!!

Hasieratik lan egin behar da eta ez bukaeran erdi itota ikusten garenean, hasieratik ur gainean mantentzen saiatu behar gara!!!

Mutilak, eta ez bakarrik Athletik-eko jokalariak, gizonezko euskal talde guztiei, lan gehiago egin beharra dago!! gogo gehiagorekin.

Gure neska txapeldunen bidea jarraitzen hasi beharko zarete bestela laister hauen aurka jokatzen ikusiko zaituztegu eta!!!!

ANIMO GURE EUSKAL TALDEAK!!!!


eta gure neskeei........ZORIONAK!!!!! soberan merezita daukazue eta!!!




informazio gehiago honako helbide elektroniko honetan


http://www.txapeldunak.com/athletic.asp#

No hay comentarios: