martes, 22 de mayo de 2007

MARADONA

Ikasturtea amaitzear dagoenean....ezagutu dudan eta jende askorentzat ere historian zehar futbol jokalaririk onena izan denari omenaldi txiki bat egiteko garaia iritsi dela uste dut.
Eta nola ez jokalari hau DIEGO ARMANDO MARADONA futbol jokalari argentinarra da!!!!
Askorentzat historian zehar egon den futbolaririk hoberena besteren bat izan leike; Pele edota besteren baten modukoa, baina jende asko eta askorentzat (nire kasuan) futbola jarraitzen hasi nintzenean existitzen zen jokalaririk hoberena dudarik gabe honakoa zen; MARADONA jauna!!!
Nahiz eta nik honen berri izan orduko iada droga kontuetan sartua egon, oraindik ere futbolean trebea zen oso!!
Lastima ordutik aurrera eta gaur egungo egoerara iritsi arte (orain drogak alde batera utzita alkoholarekin hasita dago), bere drogarekiko dependentzia izugarri handitu eta egoera kontrolezinetara iritsi izan da futbola aspaldi utzi izan behar arte!!!
Hala eta guztiz ere honako jokalaria blog honetan edota edonon honako aipamen edota omnaldi txiki bat merezi du bere futbol lanetan eman izan dizkigun espektakulu anitzengatik.
Eta honekin amaitzeko, sarean aurkitutako bideo edota jokaldi eta gol izugarrien artean (asko eta oso onak izan direnak noski)zuen hautaketa pertsonala egiteko aukera eman nahi dizuet honako link hori, hau eta beste hau luzatuz.


Bideo hauek honako orrialdean jarri ezinean, honako argazkia jartzea erabaki dut zuek bideo hauekiko idei bat egin ahal izateko.



Honetan Maradona jauna partidua hasi baino lehen bere beroketa berezi horietako bat egiteko moduan azaltzen den. Honen bideoa adibidez ikusgarria eta oso dibertigarria da benetan, baita beroketa ermangarriagoa eta ezberdina edota dibertigarriagoa izateko era berri bat ere erakusten digu honakoa.

No hay comentarios: