martes, 24 de abril de 2007

Aguraingo futbol talde bi...

Aurreko jardunaldia pasata eta hurrengoa bertan daukagularik Agurain herriko futbol talde biren hausnarketa egiteko momentu egokia dela iruditzen zait.

Hasteko, zer gertatzen zaio Otxoa-Ibaia afizionatuen lehenengomailan aritzen den mutilen taldeari?????
Betidanik lehenengopostuetan egon ohi dira ia-ia partidu guztiak irabaziz!!! eta orain aspaldi ez dutela bat bera ere irabazten!!! Hauen egoera kaxkartzen hasita dago, iada sailkapenean taularen erditik behera kokatutak baitaude.

Ideia bat egiteko hona hemen talde aguraindarren denboraldiko emaitzak zein klasifikazioak ikusteko helbide elektronikoa:


http://www.juventud2000ada.com


Beraz, animo mutilak!!! juerga gutxiago eginez gero eta partiduetara hamar jokalari baino gehiago (behintzat hamaika) joanez gero, joan zen denboraldiko emaitza bezain hobeak lortuko dituzue.

Esan beharra daukat Otxoa-Ibaia taldeak 2005/06 denboraldian lehen mailako afizionatuen ligan txapelduna izan zela. Aurten aldiz, ganoragabe jokatzen dutenetik (partidu gehienak igande goizetan tokatzen baitzaie...eta badakizue zer gertatzen den larunbat gauetan ez???) ez dute partidu bat bera ere irabazten ez behintzat taularen erditik gorako postuetan mantentzeko partidu haina!!!

Martxa honetan 2.mailan aritu beharko zarte hurrengo denboraldian!!! Beraz gelditzen zaizkizuen hiruzpalau partiduetan pilak jarri ta aurrera!!!golak sartzera!!!



Bestalde eta Aguraingo erregional mailako nesken futbol taldeari buruz hitz egiteko garaian esan beharra daukat geroz eta hobeto ari garela!!

Aurreko jardunaldian Elgoibar taldearen kontra 3 eta huts irabazi genuen eta aurrenekoan ere nahiz eta talde erdia oporretan egon (pazkoako astean elurrarengatik atzeratutako partidua jolastu baitzen), berdinketa lortu genuen Aloñamendi talde oñatiarraren aurka.

Kontutan izanda Elgoibar taldekoak joaneko partiduan 2 eta huts irabazi zutela hobekuntza nabaritzen da Aguraindarren taldean ezta???


Partidu honetan salatu beharrekogauza bakarra arbitroaren jarrera izan zen. Berez ez zen oso mutil atsegina izan eta honetaz gain talde biei txartelugari atera zien. Gure taldeak besteak beste hiru txartel hori jaso zituen inolakoarrazoirik gabe,aurkako taldeak ere inolako amonestaziorik egin gabe bi txartel hori eta sinestezina dena, partida bukatuta egonda txartel gorria jaso zuen arbitroarekin hitz egitera hurbildu zen jokalari elgoibartar batek. Sinestezina benetan ezta???


Ba... jarrera desegokiak alde batera utzita,hurrengo partidua joaneko jardunaldian 6 eta 1 irabazi genien Urkil talde eibartarraren aurka izango da beraz...hiru puntu lortzeko eta laugarren postua eskuratzeko aukera paregabea izango da!!!

Hala ere taldean egongo diren ausentziak kontutan hartu beharko ditugu laupabost jokalari ezpaitira egonen.

Besterik gabe eta albistea hau despeditzeko, emakumezkoen kopa lehiaketako partiduen emaitzak edota sailkapenak ikusi nahi izanez gero, hona hemen helbide elektronikoa:

http://www.kirolak.net/es/index.asp

sábado, 7 de abril de 2007

OSASUNA FINALERDIETAN !!!!???


EGUNON FUTBOLZALE GUZTIOI!!

Jakingo duzuenez, Osasuna taldeak aurreneko ostegunean UEFAko kopan Bayer Leverkusen talde alemaniarrari 0 eta 3 irabazi zion!!




Talde gorritxoa partiduaren hasieratik baloiaren jaun eta jabe egin zen lehenengo gola 1.minutuan sartuz.

Esan bezala naparrek animoen indar extra jaso zuten 1go minutuan Kuellar jokalaria lehenengo gola sartu zuenean. Hemendik aurrera baloiaren jabetza argi eta garbi Osasunarena izan zen ia partidu osoan zehar.

Bigarren zatian finalerdietarako pasea ia guztiz aseguratzeko, beste bi gol etorri ziren. Bigarrena baloiarekin ate aurrean borrokan ibili eta gero Valdok atzeraka egindako pase batekin baloia ate ingurutik atera eta David Lopez jokalariak ate barruraino sartu zuen, 70.minutuan.

Hirugarrena oraindik bigarren gola ospatzen ari ginenean etorri zen Weboren eskutik (hobe esanda hanketatik). 72.minutuan jokalariak baselina antzerako jaurtiketarekin lortu zuen partiduari puntu finala eta talde gorritxoari finalerdietara pasatzeko lasaitasuna eman zion gol zoragarria.

Beraz, oso partidu kaxkarra jolastu ezean, Osasunak hurrengo ostegunean Iruñako Sadar futbol zelaian Bayer Leverkusen talde alemaniarraren kontra egingo du eta finalerdietara pasatuko da inongo arazorik gabe.

Finalerdiak, Sevilla edota Tottenham talde ingelesaren kontra egin beharko du Osasunak. Sevillak aurrenekoan Santxez Pizjuan futbol zelaian 3 eta 2 irabazi zion talde ingelesari. Beraz, gogor aritu beharko da finalerdietara pasatu nahi baldin badu.

Dena dela, Sevillaren edota Tottenham-en aurka egin, Osasunak finalerdietan arituko da!!

Beraz, Osasunazale eta euskalherritar guztiok hasi dirua biltzen laister igual Glasgow-erako bidaia egin beharko dugu eta!!!!


AUPA OSASUNA!!!!!!!!!!!!!

miércoles, 4 de abril de 2007

1go mailako Euskal taldeen egoera

Aurreneko albistean esan bezala, honakoan izarren ligako goreneko mailan aritzen diren gure euskal taldeei buruz mintzatuko naiz euren egoera kezkagarria komentatzeko asmoarekin.

Osasuna zalea izanik, lehenik eta behin honako talde Naparrari buruz hitz egiten hasiko naiz, hau baita goreneko mailan hobekien dabilen euskal taldea. Hala eta guztiz ere, aurtengo denboraldian osasunak ligan egiten ari den lana ez da suziriak botatzeko modukoa!! Bueno behintzat UEFAko kopa irabazteko edota finalera iristeko esperantza bizirik mantentzen dugu noraindik!!! Finalera iritsiz gero futbolzale euskaldun guztioi Glasgow-era Osasunaren alde aritzeko deialdia egiten dizuet. Ez ahaztu!!!

Osasuna alde batera utzita eta Errealaren egoera ikusita zer esan dezakegu talde honi buruz?? inork ez du oraindik esperantza galdu, hau baita galtzekotan azkenekoa! baina noiz arte mantendu behar gara itxaropentsu??? partidu bat iarabazteak ez du esan nahi dena egina dagoenik, ez!!! geratzen diren partidu guztiak irabazi beharko dituzte gure giputxiarrek lehenengo mailan mantentzea lortu nahi badute!!! ANIMOOOO!!!

Athletik aldiz eta Errealaren kontrako eran okerrera doa!!! ematen zuen iada salbatzearen lanak erdi eginak zituela eta bapatean...ala partiduak galtzen hasi beharra!!! eta zelako partiduak gainera! ezin izango dugu esan athletikek ez dituela golak sartzen ez Osasuna bezala betidanik esan ohi baitzaio ez diola ezta ortzadarrari gola sartzen!! ez Athletik ez Bizkaitarrek golak bai sartzen dituzte baina baita jaso ere!. Aurreneko partiduan Racing-ren kontra 4 eta 5 galdu baitzuen.

Ai ene!! zer egin beharko dugu gure taldetxoek lehenengo mailan jarrai dezaten???
ba...nire ustez lehenengo gauza itxaropena ez galtzea eta jokalariei beraiekin gaudela demostratzea!! horretarako hurrengo jardunaldian gure taldeen partiduak ikustera eta hauei animatzera joateko deialdia egin nahi dizuet, talde baten garaipenaren erdia zaleen animoetan baitago!!!
Animo gure euskal taldeak!!!

Hurrengo jardunaldiko partiduak honako hauek izango dira:

2.mailan:

Alaves -Salamanka

1go mailan:

Espaynol- Erreala
R.Madril - Osasuna
Vilareal - Athletik

Izarren liga 2.mailan


Almeriak eta Valladolidek hurrengo denboraldian 1go mailako taldeak izateko aparteko lan geldiezina egiten ari dira.

Bigarren mailako bi talde hauek partida guztiak irabazten dituzten bitartean hain gertu eta hain xume dugun gure Alaves taldea, 2.B mailan jolasteko txartela geroz eta eskuragarriagoa dauka. Hain zuzen ere jeitsiera postuetatik 4puntutara besterik ez dago, aurreneko jardunaldian Herkules taldearen kontra 2 eta 3 galdu ondoren. Hala eta guztiz ere "gure Piterman maitagarria", igoera postuetan sartzeko esperantza ez duela galdu eta hauxe dela Alaves taldearen helburu bakarri dio!!




Ikusi beharko dugu hurrengo jardunaldian Salamanka taldearen kontra zer egiten duen gure talde arabarra!!
Hurrengo berrian gainontzeko talde euskaldunen egoera aztertuko dugu, hauek ere ezin baitugu esan oso egoera honean daudela. 
Osasuna talde Naparra kenduta beste biak; Erreala zein Athletikek oso egoera larrian aurkitzen 
direla ere esan dezakegu. 

Hau zoritxarra hau gurea aurtengoa!!! Gorritxoengatik izango ez balitz....jejeje!!!!!

Osasuna Alemanian



Hona hemen Osasuna taldeko ekipazioa UEFAko txapelketari aurre egiteko.

Osasuna taldeak gaur eguerdian Alemaniako Kolonia hirira iritsi da. Iritsi eta arratsaldean bere lehenengo entrenamenduari ekin diote jokalari gorritxoek BayArena de Leverkusen estadioarekin lehenengo kontaktua izanik.

Bihar arratsaldeko zazpiretan Bayer Leverkusen taldearen kontra jokatuko den partidari aurre egiteko Kuko Ziganda entrenatzaileak honako jokalari hauek hautatu ditu:

Elia, Rikardo, Izkierdo, M.Flaño, Cuellar, Cruchaga, J.Flaño, Corrales, R.Garcia, D.Lopez, Muñoz, Hector Font, Valdo , Milosevic, A.Webo eta Soldado.

Hauetatik zeintzuk izango diren hasierako hamaikakoa osatuko dutenei buruz gaurko egunean ez du oraindik ezer komentatu entrenatzaileak.

Hala eta guztiz ere honako datu hauek jakitea interesgarria izango da partidan zehar jokalarien egoeraren berri izateko:

Osasunak 8 jokalari ditu UEFAko kopan suspentsioa jasotzeko larritasunean, txartel horiak direla medio. Jokalari horiek honako hauek dira:
bi txartel horirekin; Soldado, Webo, D.Lopez, Raul.Garcia, Flaño, Valdo eta Josetxo.
eta lau horirekin; Korrales.

Berri honekin amaitzeko esan UEFAko antolatzaileek konpetizio honetarako honako baloia erabiltzea erabaki dutela: