miércoles, 28 de marzo de 2007

Emakumezkoen futbola

2007ko martxoaren 28an:

Gaur asteazkena izanik nesken erregional mailako futbol berriei buruz hitz egingo dizuet.

Aguraingo nesken futbol taldeko jokalaria izanik talde honi buruzko zer edo zer ezagutarazi nahi dizuet.
Lehenik eta behin esan aurreko astean elurra izan zela eta azkeneko jardunaldia bertan behera geratu zen eta Aloña mendi talde Oñatiarraren kontrako partidarik ez zela egon. Pena ikaragarria!! hiru puntu lortzeko aukera paregabea izango bait zen aurrekoan lehenengo postuan dauden Azkoiti aldeko Anaitasuna taldearen kontra banako berdinketa lortu eta gero!!
Hurrengo jardunaldiko Arizmendi-aretxabaleta taldearen kontrako partidarekin konformatu beharko gara. Beraz, nesken futbol partida  ikustea nahi izanez gero badakizue, igandean goizean goiz esnatu eta 11 t´erdiak aldera aguraingo futbol zelaian jo ta su izango gaituzue!!!

Honetaz gain esango dizuet Aguraingo nesken futbol taldea orain dela laupabost urte sortu zela Araba aldeko izen berdineko herrian. Gaur egun eta denboraldia amaitzear dagoenean honako deialdia egiteko aprobetxatu nahi dut blog honen bitartez:

Aguraingo nesken futbol taldeak hurrengo denboraldirako jokalariak behar ditu!!! Atezainaren postuan jolasteko baldin bada askoz hobe!!! Anima zaitezte eta nahi izanez gero blogaren bitartez nirekin kontaktuan jarri!! Ez zarete damutuko!! primeran pasatuko duzue eta!!

martes, 13 de marzo de 2007

Hona hemen futbolaitor-aren aurkezpena


Egunon futbolzale guztioi!!!
Goizean goiz maila edota klase guztietako futbol berriak irakurtzeko aukera izango duzue blog honen bitartez!!